Urria 21, 2024
EKIENERGYk instalazio fotovoltaikoa egingo du Donostiako Tabakalerako eraikinean
Laster abian jarriko dugun proiektu batek ilusio berezia egiten digu: Donostiako TABAKALERA Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren estalkian plaka fotovoltaikoak jartzea.

Autokontsumorako proiektu bat Gipuzkoako hiriburuko eraikin enblematiko baterako
Enpresei eta erakundeei jasangarritasun eta efizientzia energetikoarekiko konpromisoan laguntzen jarraitzen dugu. Ilusio berezia egiten digu laster abian jarriko dugun proiektu batek: Donostiako TABAKALERA Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren estalkian plaka fotovoltaikoak jartzea, lehiaketa publikoa irabazi ondoren.
Proiektu hori – autokontsumorako instalazioa, 357 kW inguruko potentziarekin – oso berezia da, Euskadin erreferentziazko kulturguneetako bat delako, eta, horrez gain, EKIENERGYko lantalde osoak kalitate handiko eskaintza teknikoa prestatzean ahalegin eta ardura handia jarri duelako.
Zorionak, ekipo, egindako ahaleginak emaitzak eman dituelako!!!
Eskerrik asko TABAKALERAri guregan jarritako konfiantzagatik. Dena emango dugu emaitza ezin hobea izan dadin.











