EKISOLAR ORAIN EKIENERGY DA
Aurrerapauso bat gure bidea eta gure jatorria galdu gabe
Eboluzionatu egiten dugu behar duten enpresa eta erakundeei proiektu eta zerbitzu gehiago eta berriak eskaintzeko, benetan balioa ematen duten eta deskarbonizazioan laguntzen duten irtenbide energetiko berritzaileak eskaintzeko, jasangarritasuna eta lehiakortasuna bateragarri eginez.
Izan nahi duguna izaten jarraitzen dugu: benetakoak, gardenak, zintzoak eta langileak. Hori da onena ematen jarraitzeko formula bakarra
2006tik
Konpromisoa, Ikuskera, Misioa
Gure lanbide-jardueratik energia berriztagarrien proiektu eta instalazioekin eta eraginkortasun energetikoko sistemekin ingurumena gehiago errespetatuko duen eredu energetiko berri bat lortzen laguntzea, naturari eta klima-aldaketari egiten zaion kaltea arintzeko.
Gure enpresan bertan hasiko den konpromiso eta begirada etikoarekin, karbono-aztarna murriztuko duten iraunkortasun handiagora bideratutako neurriekin eta, bestalde, guztion onerako irizpideetan oinarritutako antolamendu-irizpideekin eta lan-baldintza osasungarri eta positiboekin.
Zerk egiten gaitu ezberdin?
Gure lan egiteko moduak bezeroekiko epe luzerako harreman-eredua du oinarri, bai emandako irtenbide teknikoetan, bai eskaintzen diegun zerbitzuan, konfiantzan, gardentasunean oinarritutako zerbitzu integral batean. Hori da denboran iraunkorra izateko modu bakarra. Ez dugu sektoreko handienak izan nahi, ez zifrarik onenak eskuratzen dituztenak, ezta etekin handiena lortzen dutenak ere… Anbizio handikoak gara, baina proiektu onak egiteari dagokionean, hau da, «ongi egindako lanak» egin nahi dugu.

Hobekuntza etengabea eta integrala
Gogor lan egiten dugu berrikuntzan eta deskarbonizaziorako irtenbideetan punta-puntakoak izaten jarraitzeko, enpresei hobetzen lagunduko dieten erantzun bereizgarriak eskainiz. Horretarako, EKIENERGYn etengabeko hobekuntza-prozesuan murgildurik gaude, bai gure lantaldearen prestakuntzari dagokionez, bai prozesu guztien hobekuntzari dagokionez.
Adituen aholkularitza dugu hobekuntza hori enpresako eremu guztietara zabal dadin, hala nola kalitatera, kudeaketara, laneko segurtasunera, gure ekintza guztien ingurumen-kudeaketara edo bezeroei eskaintzen diegun zerbitzura, bai aholkularitzan, eskaintzen plangintzan, azterketan eta kudeaketan, bai gure instalazio- eta mantentze-lanetan.
Bermerik handienak
Gure lanari berme handiagoak emateko Kalitate Fotovoltaikoan (lehenak Espainian).
Gure jardueraren helburua da ETEak ingurumena errespetatzen duen eredu energetiko berri baterantz bideratzea. Bide horretan, hornitzaile jasangarriak gara, Nazio Batuen Munduko Itunaren arabera ziurtatuak, hornidura-kate jasangarriagoa lortze aldera.










