Fotovoltaikoa

Autokontsumoko irtenbide bereizgarriak

AUTOKONTSUMORAKO EGUZKI-ENERGIA FOTOVOLTAIKOKO INSTALAZIOEN ingeniaritza, diseinua, garapena, mantentzea eta monitorizazioa enpresa eta erakundeentzat. ENERGIA-KOMUNITATEAK, INSTALAZIO ISOLATUAK eta era guztietako irtenbideak diseinatzea.

ESTALKI GAINEKO
AUTOKONTSUMO-INSTALAZIOAK

Estalkiak leku aproposak dira instalazio fotovoltaikoak jartzeko, espazio berriak antropizatu beharrik gabe. Alabaina, estalki guztiak ez dira aproposak ez egokiak horrelako instalazioetarako, eta, beraz, beharrezkoa da aldez aurretik zamen azterketa bat egitea, estalkirik egokiena aukeratu dela eta zama ezin hobeto kokatu dela ziurtatzeko. Horretarako, EKIENERGYn prestakuntza espezifikoa duten langileak ditugu, estalkiak legeak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko.

Arrakasta-kasuak

ECN Cunext
Zayer
Mármoles Oiasso
Vital Fundazioa
Auxiliar Conservera
Garlan
Tirapu y Zoroquiain
Axpitur
Bodegas La Marquesa
Nekazaritza eta abeltzaintza sektorea
Nekazaritzako elikagaien sektorea

EKIENERGYren Youtubeko kanalean proiektu gehiago ikus ditzakezu. Nobedadeen berri izan nahi baduzu, harpidetu kanalera.

EGUZKI
MARKESINAK

Markesinak oso aukera interesgarria dira instalazio fotovoltaikoetarako. Aparkalekuak eguzkia sortzeko instalazio bihur daitezke, berez duten babes-funtzioa betetzeaz gain. Horri ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak gehitu ahal zaizkio.

INSTALAZIO
ISOLATUAK

Instalazio isolatuak sarerik ez dagoen tokietan daudenak dira. Hala ere, dimentsionamendu onarekin energia elektrikoa eduki dezakete, sarera konektatutako instalazioen hornidura-segurtasun berdinarekin. EKIENERGYn eskarmentu handia dugu horrelako instalazioetan, eta emaitza oso onak lortu ditugu.

ENERGIA
KOMUNITATEAK

EKIENERGYk eta energia-komunitateek asko dute komunean, bai ikuspegiari dagokionez, bai balioei dagokienez. Eguzki-sorkuntza partekatzearen eta abantaila ugari lortzearen adibiderik onena dira: kokapena, inbertsioan aurreztea, sare soziala bultzatzea eta abar.