Zure konfiantzazko partner-a gara
Industriaren trantsizio energetikoaren aldeko apustu sendoa egiten dugu, ingurumenaren aldeko eta klima aldaketaren aurkako ekintza zehatzetan oinarrituta.
Gure konpromisoa irtenbide iraunkorrak ezarri eta ingurunea errespetatzen duten praktikak sustatzen oinarritzen da.
Zure proiektu fotovoltaikoan irtenbideak eskaintzen ditugu eta proiektuaren fase guztiei heltzen diegu, kalitatezko proiektu iraunkor eta errentagarriak sortzeko helburuarekin.
Ekisolar-eko lantaldea
Industriarako soluzioak
Estalki industrialetan gauzatutako 500 proiektu baino gehiago.
Instalazio fotovoltaikoak
Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoak, isolatuak eta sarera zuzeneko salmenta egitekoak, 'giltza eskura' proiektuen bidez.
Kudeaketa berriztagarria
Sortutako energia berriztagarriari ahalik eta aprobetxamendu handiena ateratzeko erreminten azterketa eta horien inplementazioa neurrira.
Sistema hibridoak
Energia iturri desberdinak baliatuta, energia eta potentzia eskari puntualak asetzeko sistema hibridoak, kalitatezko hornidura jasotzeko zailtasunak dituzten eremuetan sarea hobetu eta egonkortzen dutenak.
Eguzki markesinak
Eguzki plaken funtzioa ere duten aparkaleku guneetarako markesinak.
Industriako pilaketa
Soberakinak pilatu eta potentzia goiak ezabatzen dituzten bateriez osatutako ekipoak, aprobetxamendua eta errentagarritasuna handitzeko.
Kargatzeko puntuak
Ibilgailu elektrikoetarako kargagailuak.
Ekisolar-engan konfiantza dute
Zure enpresaren kontsumo elektrikoa txikitu nahi duzu? Kontaktatu gurekin.
Honako inprimakia bete eta lehenbailehen zurekin kontaktuan jarriko gara. Ekisolar-en zure kontsumo elektrikoa hobetzeko lan egiten dugu.
Arduraduna: INICIATIVAS DE TECNOLOGÍA Y SOSTENIBILIDAD SL.
Helburua: Zure eskaerari erantzun ahal izateko datu pertsonalak biltzea.
Legitimazioa: Interesdunaren adostasuna.
Hartzaileak: Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, legeak hala agintzen ez badu behintzat, eta INICIATIVAS DE TECNOLOGÍA Y SOSTENIBILIDAD SL sozietatearekin zerbitzuak emateko eta erakundea behar bezala kudeatzeko kolaboratzen duten erakundeak izan ezik. Kasu horretan, beren jarduera garatzeko soilik beharrezkoak diren helburu eta erabilerekin bakarrik, horretarako eskatzen baitzitzaizkie zerbitzuak, eta ezin izango dituzte beste helburu baterako erabili.
Eskubideak: Datuak eskuratzea, zuzentzea edo ezabatzea, baita beste eskubide batzuk ere,
pribatutasun politikako informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Dena dela, interesdunak eskubidea du emandako baimena atzera botatzeko.